I URDAIRAID

2017ko urriaren 7an, Busturia (Bizkaia)
URDAIRAID
 
DESKRIPZIOA:

Abentura lasterketak, diziplina anitzeko lehiaketa iraunkorrak dira, erresistentzia, nabigazioa eta taldeen biziraupena autonomia osoan neurtzeko diseinatutak.

Parte-hartzaileak orientazio ibilbide bat bete behar dute, ahalik eta denbora laburrenean, bidean zailtasun naturalak gaindituz, eta euren indarrak bakarrik erabiliz, laguntzarik gabe, edo motorizatua bitarteko motorizatuak erabili barik, korrika eginez, bizikletan ibiliz, kayakean, igeriketan, eskalatzen, arroilak jaisten edo eta haitzuloetan sartuz...

Kirol diziplina askoren ezagutza eskatzen duten espedizioak dira, baina, era berean, indar psikologiko handia eskatzen dute, non talde-lana ezinbestekoa da erronkei arrakastaz aurre egiteko.
Talde-lana, erresistentzia, lehiaketa, inteligentzia eta naturarekiko maitasuna, kirol honen ezaugarri dira.

 

I UrdaiRaid distantzia erdiko proba izango da, gehienez 7 ordutakoa. Disziplina nagusiak trekkinga edo korrika eta mendi bizikleta eta kayaka dira, nahiz eta proba berezi batzuk ere izango diren.

 

Datu horiek ikusita, eman dezake, lasterketa, kirolari esperientziadunentzat bakarrik dagoela diseinatuta, baina ez da horrela, izan ere, proba adin guztietarako egokia da,  indartsuenek, beraz, euren fisikoa eta teknika probatzeko aukera izango dute, urrutiko puntu eta kontrol konplikatuetara joanez, baina beste puntu guztiak guztiontzat dira.

Taldeak 2 korrikalariz osatuta egongo dira, gizonezkoak, mixtoak eta emakumezkoak bereiztuz.

UrdaiRaid, gainera, lasterketa berezia izango da, Urdaibai Biosfera Erreserban jokatuko da eta. Aberastasun natural handiko erreserba da: 729 fauna-espezie, 821 flora-espezie, 86 habitat, interes geologikoko 52 leku, Kontserbazio Bereziko 3 Eremu (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu bat (HBBE). Eremu horiek Natura 2000 Sarean zerrenaduta daude. Natura-intereseko Ramsar Hezegunea da 1993. urtetik, eta galzoriko edo Batasunaren intereseko 85 espezie biltzen ditu. Hori dela eta, UrdaiRaid kirol proba bat baino askoz gehiago izango da, partaideek paisaiez, faunaz eta floraz beteriko espektakulua bizitzeko aukera izango dute eta, mapa irakurtzeko gaitasuna frogatzen duten bitartean. Zalantzarik gabe, eta gure kirolaren ezaugarri diren baloreak jarraituz, partaideek eta antolatzaileek, arreta berezia jarri beharko dugu ingurunean.

Korrikalariek hasieran jasoko dituzte mapak, non kontrol puntu batzuk agertuko diren. Kontrol bakoitzak puntuazio bat izango du, zailtasun fisikoa eta teknikoarekin bat eginez. honela, talde bakoitzak erabakiko du zein kontroletara joan ahalik eta puntuazioa gehiene lortzeko denbora gutxienenan. Etapa baten amaierara berandu iritziz gero, talde horrek etapa horren puntuak galduko ditu. Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du.

Edozeinek parte har dezake proba honetan. Hauek izan daitezke emaitza ona lortzeko giltzak:

- Tarteko puntuen ordenaren aukeraketa

- Kontrolen arteko ibilbide aukeraketa

- Taldearen sasoi fisikoa

Talde guztien GPS jarraipena egongo da gure aplikazioaren bitartez: nonstoptracking

 

TALDEAK:

2 taldekidez osatutako taldeak.

 

MAILAK:

Mixtoa, Emakumezkoa, Gizonezkoa.

 

IRAUPENA:

7h gehienez.

 

IZEN EMATEA: INSKRIPZIOAK AGORTU DIRA

Uztailaren 1tik aurrera. Formularioa betez eta gure dendan ordainketa eginez .

Ezin izango da proba egunean izena eman. Urriaren 2a, izena emateko azken eguna.

 

PREZIOA:

Uztailaren 1etik 31era: 28€ pertsonako.

Abuztuaren 1etik irailaren 18ra: 33€ pertsonako

Irailaren 19tik urriaren 2ra: 38€ pertsonako

Txartel elektronikoaren alokairua (beharrezkoa zeurea ez baduzu): 3€ pertsonako

Kirol Asegurua (aukerakoa): 3€ pertsonako

Mapa joku extra: 5€

Bazkaria, partaideen lagunentzat: 10€ por persona

SARIAK:

Maila bakoitzeko lehenengo hirurentzat.

 

ZOZKETAK ETA OPARIAK:

Partaide guztiek korrikalariaren poltsa jasoko dute.

Bazkari herrikoia sari banaketa eta zozketa egin aurretik.

Sartu gure facebookean lasterketaren inguruko berri guztiak izateko!!!!

EGITARAUA urriak 7:

8:15 a 9:30 Partaideen harrera

9:45 Azalpen teknikoa

10:00 Mapen banaketa eta Irteera

17:00 Penalizaziorik gabeko ordu limitea

17:30 Helmugaren itxiera

17:30 Bazkaria

18:00 Sari banaketa

AURRETIK urriak 6:

20:00-21:15 Partaideen harrera (Busturia)

ANTOLATZAILEA:
BABESLEA:
LAGUNTZAILEAK:

LIGHT&MOTION

Solite 250EX