ROGAINEA
 
DESCRIPCIÓN:

Rogainea, leku irekian diharduen distantzia erdiko edo luzeko konpetizioa da. Tarteko kontrolen arteko ibilbidearen planifikazio eta orientazio ona eskatzen du, mapa erabiliz.

Rogainetan, partaideek erabakitzen dute zein tarteko kontroletik pasatzen diren; denbora tarte jakin batean, ahalik eta puntuazio gehien eskuratzeko helburuarekin. Talde lana, erresitentzia, konpetizioa, azkartasuna eta naturarekiko maitasuna dira kirol honetako ardatzak. Nahiz eta txapelketa ofizialak 24 ordutakoak diren, iraupen askotako konpetizioak daude.

III UK Rogaine - Getxo 2017 oinez egindako distantzia ertaineko proba izango da, gehienezko lau ordutako iraupenarekin. Ez da ibilbide zehatz bat osatu behar, baizik eta ahalik eta puntuazio gehien lortzea 2 edo 4 ordutako epean. Rogaine ofizialetan, taldeak 2 eta 5 pertsona artean osatuta egon badaitezke ere, Uk Rogainean, taldeak 1etik 5 korrikalarira osatuta egon daitezke.

Korrikalari bakoitzak mapa bat jasoko du irteera eman eta minutu batzuk lehenago. Mapa horretan, kontrol puntu batzuk agertuko dira. Kontrol puntu horiek puntuazio jakin bat izango dute, hura aurkitzeak duen zailtasun tekniko eta fisikoaren araberakoa. Honela, talde bakoitza, nahi duen kontroletatik pasatu beharko da ahalik eta puntu gehien lortzeko. Helmugara berandu helduz gero, penalizazio bat izango du puntutan.  Puntu gehien lortzen duen taldea izango da irabazlea.

 

Edozeinek parte har dezake proba honetan. Horrela, mendi korrikalarientzat erakargarria izan daiteke, orientazioa eta estrategia beharrrezkoak diren mendi lasterketa bat bezalakoa izan daiteke eta. Hauek izan daitezke emaitza ona lortzeko giltzak:

- Tarteko puntuen ordenaren aukeraketa

- Kontrolen arteko ibilbide aukeraketa

- Taldearen sasoi fisikoa

 

Rogainetan, printzipioz, inor ez litzateke gai izan behar emandako denboran kontrol guztietatik pasatzeko.

 

TALDEAK:

Korrikalari batetik 5era osatutako taldeak.

MAILAK:

Mixtoak, Emakumezkoak eta Gizonezkoak.

Open (Ez lehiakorra)

 

IRAUPENA:

4 ordu gehienez (Mix, Ema, Giz).

2 ordu Open mailarentzat.

 

IZEN-EMATEA:

Azaroaren 14ra arte, asteartea, edo gehienezko partaide kopurura heldu arte. Formularioa betez eta gure dendan ordainketa eginez.

Ezin izango da proba egunean izena eman.

 

PREZIOA:

Azaroaren 7rarte:

Nagusiak: 12€ pertsonako

18 urtetik beherakoak: 8€ pertsonako

Azaroaren 14rarte:

Nagusiak: 15€ pertsonako

18 urtetik beherakoak: 10€ pertsonako

Txartel elektronikoaren alokairua (beharrezkoa zeurea ez baduzu): 3€ pertsonako

Kirol asegurua (aukerakoa): 2€ por persona

 

SARIAK:

Maila lehiakor bakoitzeko lehenengo hirurentzat (Mixtoak, Emakumezkoak eta Gizonezkoak).

 

ZOZKETAK ETA OPARIAK:

Partaide guztiek NonStop Aventuraren opari bat jasoko dute.

III UK ROGAINE

2017ko azaroak 18, Getxo (Bizkaia)
Fadura Kiroldegia
EGITARAUA:

8:00 - 9:10 Rogaineko partaideen harrera

9:20 Azalpen teknikoa

9:25 Mapen banaketa

9:30 Irteera

11:30 2 ordutako Rogaineko penalizazio gabeko ordu limitea

13:30 4 ordutako Rogaineko penalizazio gabeko ordu limitea

14:00 Helmugaren itxiera

14:10 Sari banaketa

IRTEERA: Fadura Kiroldegia

ANTOLATZAILEA:
LAGUNTZAILEAK:

LIGHT&MOTION

Solite 250EX

Aurten ere, Rogainea eta Martxa egingo ditugu, baina egun desberdinetan. Rogainea larunbatean, 18an, izango da eta orientazio martxa igandean, 19an.