top of page

UK ROGAINE

eta Familientzako Orientazio Martxa

2015ko azaroak 29, Getxo (Bizkaia)
ROGAINEA
 
DESKRIBAPENA:

Rogainea, leku irekian diharduen distantzia erdiko edo luzeko konpetizioa da. Tarteko kontrolen arteko ibilbidearen planifikazio eta orientazio ona eskatzen du, mapa erabiliz.

Rogainetan, partaideek erabakitzen dute zein tarteko kontroletik pasatzen diren; denbora tarte jakin batean, ahalik eta puntuazio gehien eskuratzeko helburuarekin. Talde lana, erresitentzia, konpetizioa, azkartasuna eta naturarekiko maitasuna dira kirol honetako ardatzak. Nahiz eta txapelketa ofizialak 24 ordutakoak diren, iraupen askotako konetizioak daude.

 

I UK Rogaine - Getxo 2015 oinez egindako distantzia ertaineko proba izango da, gehienezko lau ordutako iraupenarekin. Ez da ibilbide zehatz bat osatu behar, baizik eta ahalik eta puntuazio gehien lortzea 4 ordutako epean. Rogaine ofizialetan, taldeak 2 eta 5 pertsona artean osatuta egon badaitezke ere, Uk Rogainean, taldeak bi korrikalarik bakarrik osatuko dituzte. Bakarkako maila berezia ere egongo da.

 

Korrikalari bakoitzak mapa bat jasoko du irteera eman eta minutu batzuk lehenago. Mapa horretan, kontrol puntu batzuk agertuko dira. Kontrol puntu horiek puntuazio jakin bat izango dute, hura aurkitzeak duen zailtasun tekniko eta fisikoaren araberakoa. Honela, talde bakoitza, nahi duen kontroletatik pasatu beharko da ahalik eta puntu gehien lortzeko. Helmugara berandu helduz gero, penalizazio bat izango du puntutan.  Puntu gehien lortzen duen taldea izango da irabazlea.

 

Edozeinek parte har dezake proba honetan. Horrela, mendi korrikalarientzat erakargarria izan daiteke, orientazioa eta estrategia beharrrezkoak diren mendi lasterketa bat bezalakoa izan daiteke eta. Hauek izan daitezke emaitza ona lortzeko giltzak:

- Tarteko puntuen ordenaren aukeraketa

- Kontrolen arteko ibilbide aukeraketa

- Taldearen sasoi fisikoa

 

Rogainetan, printzipioz, inor ez litzateke gai izan behar emandako denboran kontrol guztietatik pasatzeko.

 

TALDEAK:

Korrikalari batez edo biz osatutako taldeak.

 

MAILAK:

Bikote mixtoa, Nesken bikotea, Mutilen bikotea, Bakarkakoa (neskak eta mutilak batera)

 

IRAUPENA:

4ordu.

 

IZEN EMATEA:

Azaroaren 24ra arte, asteartea. Formularioa betez eta gure dendan ordainketa eginez .

Ezin izango da proba egunean izena eman.

 

PREZIOA:

Nagusiak 10€ pertsonako

18 urtetik beherakoak 7€ pertsonako

Txartel elektronikoaren alokairua (beharrezkoa zeurea ez baduzu): 3€ pertsonako

 

SARIAK:

Kirol materiala maila bakoitzeko lehenengo hirurentzat.

 

SORTEOS Y REGALOS:

Partaide guztiek NonStop Aventura poltsa eta galtzerdi teknikoak jasoko dituzte proba amaitzean.

Lasterketerako inskripzioak, fisioterapia saioak eta sorpresa gehiagoko sorteoa egongo da, partaide guztien artean. 

 

 

FAMILIENTZAKO ORIENTAZIO IBILBIDEA

 
DESKRIBAPENA:

Orientazioa ezagutu nahi baduzu eta senideekin egin gura baduzu, hau da zure aukera. Orientatzen ikasteko eta gure ingurua ezagutuz goiz ona pasatzeko ibilbide aproposak prestatu ditugu. Ibilbide hau ez da rogainearena izango, familientzat egindako ibilbide lineala baizik. Proba ez da lehiakorra izango, beraz, ez da sari berezirik egongo irabazleentzat.

 

TALDEAK:

Familiarrak (2 eta 4 familia kide artean)

 

IRAUPENA:

Librea

 

IZEN EMATEA:

Azaroaren 24ra arte, asteartea. Formularioa betez eta gure dendan ordainketa eginez .

Ezin izango da proba egunean izena eman.

 

PREZIOA:

12€ familia bakoitzeko (mapa bat eta txartel elektroniko bat barne)

 

SORTEOS Y REGALOS:

Partaide guztiek NonStop Aventura poltsa eta galtzerdi teknikoak jasoko dituzte proba amaitzean.

Sorpresa ugariren sorteoa egongo da, partaide guztien artean. 

EGITARAUA:

8:00 - 9:10 Rogaineko partaideen harrera

9:20 Azalpen teknikoa

9:30 Mapen banaketa eta Irteera

10:00 - 11:00 Martxako partaideen harrera

10:00 - 11:00 Martxako irteerak

13:30 Rogaineko penalizazio gabeko ordu limitea

14:00 Helmugaren itxiera (Rogaine eta Martxa)

14:10 Sari banaketa

ANTOLATZAILEA:
LAGUNTZAILEAK:
bottom of page