III UK FAMILIARTEKO ORIENTAZIO MARTXA

2017ko azaroak 19, Getxo (Bizkaia)
Fadura Kiroldegia

Aurten ere, Rogainea eta Martxa egingo ditugu, baina egun desberdinetan. Rogainea larunbatean, 18an, izango da eta orientazio martxa igandean, 19an.

FAMILIARTEKO ORIENTAZIO MARTXA
 
DESKRIPZIOA:

Orientazioaren mundua ezagutu eta gainera familia artean egin nahi baduzu, hau da momentua. Hirugarren edizio honetan, hiru ibilbide izango ditugu, ikasteko eta gure inguruko mendiak ezagutzeko aproposa.  Proba ez lehiakorra izango da.

 

TALDEAK:

Partaide kopurua aukerakoa talde bakoitzeko

 

IBILBIDEAK:

Hiru ibilbide egongo dira:

1. Orientazio Martxa (6km +-). Ibilbide lineala izango da. Mapan markatutako kontrol puntuetatik pasatu beharko da eta puntu horietan balizak egongo dira.

2. Zure istorioa eratu (3-6km +-). Ibilbide zehatzik ez duen proba izango da. Kontrol puntu batera heltzean, partaide/familia bakoitzak erabakiko du handik nora joan.

3. Ehundurak (Faduran barne). Ibilbide lineala, non txikienek, kontrol puntu bakoitzean, ehundura diferenteekin aurkituko diren. Haur-kotxeekin egiteko aproposa eta  orientazioa eramatearen agintea hartu nahi duten haurrentzat ere primerakoa.

IRAUPENA:

2h gutxi gora behera

 

IZEN EMATEA:

Azaroaren 14ra arte. Formularioa betez eta gure dendan ordainketa eginez.

Ezin izango da proba egunean izena eman.

 

PREZIOA:

5€ mapa bakoitzeko (txartel elektronikoa eta haur bakoitzarentzako dortsala barne) + 3€ taldekide bakoitzeko.

Kirol asegurua (aukerakoa): 1,5€ pertsona bakoitzeko.

*Adibidea: Bi alabekin datorren aita batek, honako izen ematea egin beharko du:

5€ + (3€x3)= 14€

SARIAK:

Martxa ez da lehiakorra izango, beraz ez da emaitzen araberako saririk egongo, nahiz eta emaitzak argitaratuko ditugu.

 

OPARIAK:

Izena emandako haur guztiek NonStop Aventuraren sari txiki bat jasoko dute.

EGITARAUA:

9:30   Partaideen harrera

11:00 Martxaren irteera

13:00 Martxaren helmuga eta anoa

SALIDA: Fadura Kiroldegia

ANTOLATZAILEA:
LAGUNTZAILEAK:

© 2020 by NonStop Aventura

Basque Country (+34619535571)

  • YouTube Black Round
  • Twitter Black Round
  • Facebook Black Round
  • Instagram Black Round

Tours / Carreras de Aventura / Live Tracking / Material deportivo