BLACK NIGHT RAID

Guztientzako abentura lasterketa

2016ko Martxoaren 19an, Oion (Araba)
EGITARAUA:

14:30-15:30 Partaideen harrera

15:45 Azalpen teknikoa

16:00 Mapen banaketa eta Irteera

23:00 Penalizaziorik gabeko ordu limitea

23:30 Helmugaren itxiera

23:30 Anoa

00:00 Sari banaketa

BLACK NIGHT RAID
 
DESCRIPCIÓN:

Abentura lasterketak, diziplina anitzeko lehiaketa iraunkorrak dira, erresistentzia, nabigazioa eta taldeen biziraupena autonomia osoan neurtzeko diseinatutak.

Parte-hartzaileak orientazio ibilbide bat bete behar dute, ahalik eta denbora laburrenean, bidean zailtasun naturalak gaindituz, eta euren indarrak bakarrik erabiliz, laguntzarik gabe, edo motorizatua bitarteko motorizatuak erabili barik, korrika eginez, bizikletan ibiliz, kayakean, igeriketan, eskalatzen, arroilak jaisten edo eta haitzuloetan sartuz...

Kirol diziplina askoren ezagutza eskatzen duten espedizioak dira, baina, era berean, indar psikologiko handia eskatzen dute, non talde-lana ezinbestekoa da erronkei arrakastaz aurre egiteko.
Talde-lana, erresistentzia, lehiaketa, inteligentzia eta naturarekiko maitasuna, kirol honen ezaugarri dira.

 

Black Night Raid - Oion 2016 distantzia erdiko proba izango da, gehienez 7 ordutakoa. Disziplina nagusiak trekkinga edo korrika eta mendi bizikletadira, nahiz eta proba berezi batzuk ere izango diren, soka jarduerak, eskalada edo orientazio espezifikoa bezala. Horrez gain, probak berritasun bat ere izango du, izan ere, lasterketaren zati bat gauez egingo da, Euskadin aurretik egin ez dena.

Datu horiek ikusita, eman dezake, lasterketa, kirolari esperientziadunentzat bakarrik dagoela diseinatuta, baina ez da horrela, izan ere, proba adin guztietarako egokia da,  indartsuenek, beraz, euren fisikoa eta teknika probatzeko aukera izango dute, urrutiko puntu eta kontrol konplikatuetara joanez, baina beste puntu guztiak guztiontzat dira.

Taldeak 2 korrikalariz osatuta egongo dira, gizonezkoak, mixtoak eta emakumezkoak bereiztuz.

Korrikalariek hasieran jasoko dituzte mapak, non kontrol puntu batzuk agertuko diren. Kontrol bakoitzak puntuazio bat izango du, zailtasun fisikoa eta teknikoarekin bat eginez. honela, talde bakoitzak erabakiko du zein kontroletara joan ahalik eta puntuazioa gehiene lortzeko denbora gutxienenan. Etapa baten amaierara berandu iritziz gero, talde horrek etapa horren puntuak galduko ditu. Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du.

 

 

Edozeinek parte har dezake proba honetan. Hauek izan daitezke emaitza ona lortzeko giltzak:

- Tarteko puntuen ordenaren aukeraketa

- Kontrolen arteko ibilbide aukeraketa

- Taldearen sasoi fisikoa

 

TALDEAK:

Bi korrikalariz osatutako taldeak.

 

MAILAK:

Bikote mixtoa, Nesken bikotea, Mutilen bikotea.

 

IRAUPENA:

7 ordu gehienez.

 

IZEN EMATEA:

Urtarrilaren 1etik aurrera. Formularioa betez eta gure dendan ordainketa eginez .

Ezin izango da proba egunean izena eman.

 

PREZIOA:

Urtarrilaren 1etik 31era, 27€ pertsonako.

Otsailaren 1etk 29ra, 30€ pertsonako

Martxoaren 1etik 13ra, 32€ pertsonako

Txartel elektronikoaren alokairua (beharrezkoa zeurea ez baduzu): 3€ pertsonako

Kirol Asegurua (aukerakoa): 3€ pertsonako

Mapa joku extra: 5€

 

SARIAK:

Kirol materiala maila bakoitzeko lehenengo hirurentzat.

 

ZOZKETAK ETA OPARIAK:

Partaide guztiek korrikalariaren poltsa bat eta NonStop Aventuraren opari bat jasoko dute proba amaitzean.

Lasterketerako inskripzioak eta sorpresa gehiagoko sorteoa egongo da, partaide guztien artean. 

ANTOLATZAILEA:
COLABORA:

© 2020 by NonStop Aventura

Basque Country (+34619535571)

  • YouTube Black Round
  • Twitter Black Round
  • Facebook Black Round
  • Instagram Black Round

Tours / Carreras de Aventura / Live Tracking / Material deportivo